XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bibliografia zabala erabili da (iturrien ediziotan eta ikaslanetan), liburuaren edukinari egitura argi eta eguneko bat eman zaio, eta agiri bakoitzaren trataeran ongi begiratu dira iturrierreferentziak eta ohar historiko-historiografikoak.

Arretaz lotutako barne-zurajea du liburuak: bibliografia aurkeztean, laburdura eta siglak ematean, liburu-aipuak nonahi ere era finkatu batez egitean.

Gure euskal edizioetan gutxitan egin ohi den modura burutu da lana, alde formal baina garrantzizko hauetan ere.

Aurkezpen honetan hiru kapitulu nagusitara bilduko nuke hemen esanda utzi nahiko nukeena: 1) Edukinen muga eta presentaera. 2) Obraren balio didaktiko-historiografikoak. 3) Edizioaren euskararekiko aldeak.

3.1. Edukinen mugak eta presentaera.

Liburuko edukinen muga Bergarako UNEDen lehendik abian jarritako proiektu batek definitu du (barruti espazio-tenporala + berorretan gogotan hartu nahi ziren alde historiko aztergarriak), eta guztiaren presentaera, berriz, batez ere arrazoi didaktikoek erabaki dute.

Bi alde hauei buruz esan nahi nuke zerbait, aurretik obraren edizioaren historiaurrea gogoratuz.

3.1.1. Proiektu baten parte

Bergarako histori testuen argitalpen-proiektua aipatu dut, eta horretaz argibideren bat zor diot irakurleari.

Proiektu haren urrats bat izango litzateke eskuartean dugun obra hau.

Orduko plan orokorra definituta geratu zen bere garaian: J. Madariagaren bateratzaile-ardurapean zazpi liburukitan eman nahi zen euskal historia osoari buruzko agiri- eta materiale-bilduma izan behar zuen hark.

Argitara emandako lehen liburukiak zioenez, honela banatu ziren erantzukizunak: X. Larrañaga (Historiaurrea), K. Larrañaga (1. Antzinatea, 2. Ertaroa), J. Madariaga (Aro Modernoa) V. Huici eta J. Madariaga (Aro Garaikidea), F. Ugarte (Kartografia historikoa) eta J. Gil (Artea).

Asmo hartatik (erdaraz eta euskaraz ematekoa, gainera), urak ez ziren kasu guztietan itsasoraino iritsi: Antzinateari zegokiona kaleratu zen (43) LARRAÑAGA ELORZA, K. (1988): Euskal Herria Antzinatean: Materiale eta Agiriak. Donostia/Bergara: Kriselu/UNED. (Argitalpen honi buruz autoreak egindako oharrak ik: Euskararen mesedetarako?, in: Diario Vasco. Zabalik 1989-03-02., baita Aro Garaikideari zegokiona ere (44) HUICI, V.; MADARIAGA, 1. ( 1989): Euskal Herria Egungo Aroan. Materiale eta Agiriak. Donostia / Bergara: Kriselu / UNED; azkenik, gisa berean, kartografia historikoari zegokiona (45) UGARTE, F.M. (1989): Kartografa [Euskal Herriari buruzko kartografa historikoa (1900 aurrekoa). Lehen hurbilpena]. Donostia/Bergara: Kriselu/UNED. 2. Iib. Tamala da proiektuak bere osoan eta euskaraz eta erdaraz aurrera ez egitea, izan ere euskal edizioa bide-erdian geratzeaz gain, erdarazkoa ez baita inon argitara eman. Tamala diot, zeren garrantzizko argibide eta informazio historikoak galtzen baitira horrela, Irakaskuntzara heldu gabe..

Historiaurrea, Ertaroa eta Aro Modernoa geratu ziren, ba, proiektuan aurrera egin gabe; orain, urrats berri bat emanez, EHUk argitaratu du hemen komentatzen dugun Ertaroaren lehen parte hau, Antzinateaz egindakoari Lehen Ertaroarekin segida kronologikoa emanez.